Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Astigarraga
altsasuko auzia

2018/06/09, larunbata

Astearteko atxiloketen kontra, kontzentrazioa

Joseba Barandiaran plazan egin zuten kontzentrazioa asteartean.
Joseba Barandiaran plazan egin zuten kontzentrazioa asteartean.

Aurreko astean egin zuten publiko Altsasuko Auziaren epaia, eta asteartean atxilotu zituzten epaitutako lau gazte, beren etxeetan, Altsasun. Adierazi dutenez, «ihes egiteko arriskuagatik». Gertaera horiek kritikatu egin dituzte hainbat eragile, eta herritarrek, eta hori irudikatzeko, kontzentrazioak egin zituzten Euskal Herrian zehar, astearte arratsaldean bertan. Horietako bat egin zuten Astigarragan, Joseba Barandiaran plazan.