Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Astigarraga
Udala

2018/06/09, larunbata

Beste parke estali bat, astigartarren eskura

Joseba Barandiaran plazan egin zuten kontzentrazioa asteartean.
Joseba Barandiaran plazan egin zuten kontzentrazioa asteartean.

Dagoeneko prest dago Astigarragako hirugarren parke estalia: anbulategiaren ondokoa, hain zuzen. Herritarren eskaerari segika eraman du aurrera proiektua Udalak; izan ere, aurreko urteko aurrekontu parte-hartzaileen baitan hautatutako proiektuetako bat izan zen. Maiatzean hasi ziren obra-lanekin, eta jada prest dago herriko txikienek bertan jolastu dezaten, baita eguraldi txarra egiten duenean ere. Honekin dagoeneko hiru parke estali daude herrian, Sagardo Plazakoa eta Urumea Berrikoarekin batera.