Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Herri Eskolako Guraso Elkartea

2018/03/10, larunbata

«Udala gezurra gezurraren gainean ari da, Guraso Elkartea eta ikastolaren arteko zatiketa sustatuz»

«Udalarentzako lotsaren argazkia  behar lukeena» atera zuten atzo, eskaerak egiteko.
«Udalarentzako lotsaren argazkia behar lukeena» atera zuten atzo, eskaerak egiteko.

Herri Eskolako Guraso Elkarteak adierazi du, «errespetu minimoa» merezi duela, ez duela Udalaren «mespretxu eta irain bat bera ere» onartuko.

Gogor azaldu da Astigarra­ga­ko Herri Eskolako Guraso Elkar­tea, Udalaren jokabidearen kon­tra: «azkeneko asteotan jasaten ari garen jarrera salatu nahi dugu. Udala gezurra gezurraren gai­nean ari da, Guraso Elkartea eta ikastolaren arteko zatiketa sustatuz, eta Guraso Elkartea gutxiesten. Agian, oraindik ez daki, legeak dioen bezala, gu­ra­soak gehiengoa izan behar garela Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenean, erabakigune garrantzitsuenean. Beraz, erres­petu minimoa merezi dugu behintzat», adierazi dute.
Aldarrikatu dute, gainera, ez direla «guraso talde huts bat», eta ez dituztela «alarmak arra­zoirik gabe pizten gabiltzan guraso piromanoak. Zuzenda­ri­tza batzordeko kide gara, ikas­tolako gurasoen ordezkari be­za­la egiten dugu lan, eta ez dugu Udalaren mespretxu eta irain bat bera ere onartuko. Udala­re­kin aurreneko bilerak egin geni­tuenean, esan ziguten Guraso Elkartea politizatua dagoela, eta hori lotsagarria eta onar­te­zina iruditzen zaigu. Udala da gure haurrak politi­ka­rako era­bili nahi dituena, baina argi esaten diogu, ez dio­gula inori utziko hori egiten».

«Aitzakia merkeak eta faltsuak erabili dituzte eskolari bizkarra emateko»
Guraso Elkarteak azaldu du,  haundipenerako erre­kla­ma­zioa aurkeztu zuela az­keneko ple­no­an, baina ez zutela onartu: «teknikariak Udalaren aitzakiak biluztu zituen, baina entzun­gor eta lotsagabe eutsi zioten. Es­pek­takulu lotsagarria eman­da, aitzakia merkeak eta fal­tsu­ak erabili zituzten guri, es­kolari, berriro bizkarra emateko».
Gainera, azaldu du gezu­rre­tan ari dela Udala, dioenean jan­gela txikiaren erabilera da­tu­­ek ez dutela gehienezko afo­roa gainditzen: «otsaileko egu­nen erdietan egin du gainezka».
«Bestalde, gurasoekin otsai­laren 12an egindako batza­rre­an, alkateak aitortu zuen, haun­di­pena egingo zuela Organo Go­renak babesten bazuen; baina orain, egingo du Jaurlaritzak beharrezkoa dela esaten badu», adierazi dute. «Eskola komu­ni­tate osoak haundipena uda ho­netan nahi du hainbat arra­zoi­rengatik: batetik, jangela txi­ki­an Haur Hezkuntzakoak ego­ten jarraitzea nahi dugulako; eta bestetik, solairu bat gehiago egi­teko aukera emango duela­ko. Horrek ekidingo luke, erai­kin berria egin bitartean, talde batzuk Kontxa Etxeberriako lokaletara ateratzea».
Horregatik, azaldu du «etsi­garria» dela, «Udala Jaurla­ri­tzaren bizkartzain lanetan eta Guraso Elkartea erasotzen ikus­tea». Eta gaineratu du, atzo atera zuten argazkia, «lotsaren argazkia» izan beharko litzate­keela: «Udalean norbaitek haus­nartu beharko luke, gurasoek honelako deialdi bat egin be­har izateaz, Udalari hiru eskaera sin­ple hauek egiteko: Herri Es­ko­laren babesle sutsua izatea, jangela txikiaren haundipena udan egin dadin ahalegin guz­tiak egitea, eta Guraso Elkartea iraintzeari eta mespretxatzeari uztea», eskatu diote.