Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Xaguxar aisialdi taldea

2018/03/10, larunbata

Udarako kanpaldietan parte hartzeko, adin tartea aldatuta

Hemendik aurrera, 2002 eta 2005 urteen artean jaiotakoek hartuko dute parte, Xaguxarren udarako kanpaldietan.

Aldaketa bat egin du Xaguxar aisialdi taldeak, udaran antolatzen dituen kanpaldietan. Ze­hazki, partehartzaileen adin tartea da aldatuko duena.
Horrela, hemendik aurrera 2002 eta 2005 urteen artean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte; eta beraz, 2006an jaiotakoek ezingo dute joan, orain arte ez bezala: «badakigu gogotsu hartzen duzuela parte gurekin, kanpaldian; baina espero dugu, aldaketa onartuko duzuela», azaldu dute.