Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Astigarraga
udala hirugarren adina

2018/03/03, larunbata

Etxez etxeko inkesta, adinekoen egoera sozioekonomikoa aztertzeko

Herrian dauden 65 urtetik gorako 800 bizilagunei egingo zaizkie galderak, dituzten gabezi eta beharrak ezagutu ahal izateko.

Gizarte Zerbitzuetako batzordean hartutako azken erabakia medio, Astigarragan bizi diren hirugarren adinekoen egoera soziokoenomikoa aztertzeko inkesta jarriko du martxan laster, Udalak.
Inkesta horiek, etxez etxe egingo dira.

Galderak, lau arlo nagusiren inguruan
Inkesta honen helburua da, hirugarren adineko astigartarren egoera sozioekonomikoa zein den jakitea. Horregatik,  dauzkaten behar eta gabeziak identifikatuko dituzte galderen bitartez, ondoren, horiek asetu ahal izateko.
Inkesta hauek etxez etxe egingo dira, eta horretarako langile bat kontratatuko du Udalak. Galderak, lau arloren inguruan egingo dira.
Batetik, bakoitzaren ezintasun gradua zein den galdetuko da. Bestetik, irisgarritasun arazorik ote duten azertuko da. Era berean, dauzkaten giza harremanak zein diren begiratuko da. Eta azkenik, norberaren egoera ekonomikoaren inguruko galderak egingo dira. Lau alor nagusi hauen inguruko erantzunak jasota, bakoitzaren beharrak zein diren identifikatu ahal izatea da Udalaren asmoa. 

Inkestak etxez etxe egiteko langile bat kontratatuko du Udalak.

6.000 biztanleren artean 800, hirugarren adinekoak
Galdera hauek, hirugarren adineko astigartarrei, hau da, 65 urtetik gorakoei egingo zaizkie. 
Udalak jakinarazi duenez, guztira, 800 bat dira adin tarte honetako herritarrak. Astiga­rra­gako herriak, berriz, guztira 6.075 biztanle dauzka, 2016ko abenduko datuen arabera (iku­si: www.astigarraga.eus).