Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteazkena2019ko uztailak 24

Astigarraga
mundarro 17-18 ikasturtea

2017/06/10, larunbata

Hainbat kirol jarduera, aukeran

Ikasturte berrirako eskola kirolerako izenematea irekiko du Mundarrok, astelehenean.

Ikasturte berrirako Eskola Kiroleko jarduera gehienen ordutegiak finkatu ditu Mundarro Kirol Elkarteak, eta baita izena emateko epea zehaztu ere; ekainaren 12tik 23ra bitartean eman ahal izango dute izena Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gazte­txoek, kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus helbidean, atletismoan, judoan, zumban edota jump fitean.
Futbolerako izenematea, berriz, irailaren 4tik 18rako tartean irekiko dute, 2007an eta 2008-2009 urteetan jaiotakoentzat.
Pelotan eta saskibaloian aritzeko entrenamendu egunak eta ordutegiak ez dituzte zehaztu oraindik.