Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Arano Goizueta
Arano-Goizueta Mankomunitatea

2016/01/23, larunbata

Aurrekontua eta plantilla, behin behinekoz onartuta

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrean onartu zituzten biak, urte berrirako.

Abenduaren 23an egin zuen bere osoko bilkura, Ara­no, Goizueta, Leitza eta Aresoko Gizarte Zer­bitzuen Mankomuni­ta­teak, eta urte berrirako erabakiak hartu zituzten bertan.
Horrela, behin behinekoz onartu zuten, batetik, 2016rako plantilla organikoa zein izanen den. Eta bestetik, zein aurrekontu izanen duen Mankomuni­tate­ak, 2016 urtean.

Erreklamazioak aurkezteko, hamabost eguneko epea
Ostegunean argitaratu zen aurrekontuaren iragarkia, Nafa­rro­a­­­ko Aldiz­­kari Ofizialean; plantillarena, berriz, urtarrilaren 13an. Argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egunez egonen dira ikusgai biak, Mankomunitatea­ren idazkaritzan, eta ho­ri izanen da erreklamazioak aurkezteko epea. 
Bakoitzerako epe hori igarota, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartuko dira biak, plantilla zein aurrekontua.