Gelbentzu-Olasagasti eta Otaegi-Ezkurdia, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

Gutxigatik, oso oso gutxigatik, baina txapelarik gabe geratu zi­ren aranoarrak, herriko Pala Txapelketan. 22-21 galdu zuten nesken finala, Maitane Sarobe eta Nagore Zabala herritarrek, Eider Otaegi donostiarraren eta Kris Ezkurdia zizurkildarraren kontra. 

Emoziorik ez zuen fal­ta izan partiduak, aranoarren kalte­ra­ko: 18-21 ari ziren ira­bazten, bai­na kontrarioek egin zi­tuz­ten partiduko azkeneko lau tan­­­toak, markagailuari buel­ta emateko. Hortaz, ezin izan zu­ten erre­pikatu, aranoa­rrek, iaz lortuta­ko garaipena.

Emozio eta parekotasun gu­txiago izan zuen, ordea, mu­ti­len finalak. Erraz nagusitu zi­ren Jon Gelbentzu eta Gorka Ola­sa­gasti, joan den urtean ihes egin zien txapela janz­te­ko: 22-6 irabazi zieten, Alain Agirre eta Jon Ander Elortzari.

Eta azkenik, igande goi­ze­an jokatu zen beste partiduan, Emeren Gelbentzu eta Maitane Gelbentzu ama-alaba oiar­tzu­a­­rrak nagusitu ziren, hiruga­rren postua lortzeko, nesken txa­pel­ketan. Estuagoa izan zen, par­tidu hori ere: 22-17 irabazi zie­ten, Naroa Imaz hernania­rrari eta Amaia Garcia ando­ain­da­rrari; laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten, haiek. Baina edozein kasutan, finaletan aritutako sei biko­te­ek jaso zuten saria.

Hiru asteburutan jokatu du­te txapelketa, formatu azka­rrarekin. Uztailaren 6an aritu zi­ren nesken torneoko sei bi­ko­teak, eta ligaxka eta semi­fi­nalak jokatu zituzten, eraba­ki­tzeko zein lau bikote ariko ziren, finalean eta hirugarren posturako lehian. Mutiletan, berriz, zortzi bikotek hartu du­te parte, eta uztailaren 13an jo­katu zituzten partiduak, igan­de­ko finalera sailkatzeko.

Horiekin, giro ederrean egin dute beroketa Aranon, beste urte batez, bihar hasiko diren Santio jaietarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!