Maitane-Nagore eta Eider-Kris, Pala Txapelketako finalistak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 11a, 02:00

Badauzka finalistak, nesketan behintzat, Aranoko Pala Txa­pel­ketak. Joan den larunbatean jokatu zituzten haiek, li­gax­ka eta semifinalak; eta Maitane eta Nagore aranoarrak ariko dira finalean, Eider eta Krisek osatutako bikotearen kontra.

Sei bikote aritu ziren jokoan, bi multzotan banatuta. A multzoan aritu ziren finalean ariko diren biak, Idoia eta Ira­txerekin batera; eta tanteoagatik sailkatu ziren semifinaletara, hiru bikoteek lortu bai­tzuten garaipen bana.

B multzoan, berriz, bi partiduak irabazi zituzten Mai­ta­nek eta Emerenek, eta Ama­iak eta Naroak bestea, Marijo eta Aioraren kontra. Baina se­mifinaletan, A multzoko bi bi­kote sail­katuak nagusitu zi­ren: Eiderrek eta Krisek 22-11 irabazi zieten, Maitane eta Eme­re­ni; eta Maitanek eta Nagorek 22-7, Amaia eta Naroari.

Horrenbestez, finalean to­patuko dira berriro, Eider-Kris eta Maitane-Nagore (aurrenekoek irabazi zuten ligaxkan, 16-11); eta 3garren posturako le­hian ariko dira Amaia-Naroa eta Maitane-Eme­ren.

Etzi jokatuko dira mutilen ligaxka eta kanporaketak; eta uztailaren 21ean, final guztiak.

Mutilen partiduak, etzi

Uztailaren 21ean jokatuko dira bi partidu horiek, 11:00etan ha­sita. Eta baita mutilenak ere.

Haien kasuan, etzi jokatuko dira ligaxkako partiduak eta kanporaketak, goizean eta arratsaldean. Guztira, zortzi bi­kotek hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!