Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Arano Goizueta

2019/05/11, larunbata

Haur, guraso eta eskolek zita, topaketan

Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako eskolen arteko topaketak eginen dira maiatzaren 25ean. Aurtengoa, XX. topaketa izanen da, eta Goizuetan eginen da. Bertan, haur, guraso eta eskolak elkartzen dira, egun osoko egitarauarekin gozatzeko: jolas eta tailerrak, dantzaldia, kalejira... Bazkaria ere eginen da: paella, edaria eta pastak. Txartelak maiatzaren 17ra arte erosi ahal izanen dira, 5 euroan, Estankoan.