Gaur eta bihar jokatuko da Aranon pala txapelketa. Azkarra izanen da eta gaur mutilek jokatuko dituzte ligaxka, final laurdenak eta finalerdiak. Goizean 08:00etan hasita jokatuko dira 9 partidu eta arratsaldean, 15:30etan, zazpi partidu. Neskek hartuko dute bihar erreleboa sei bikoterekin. Egun guztian zehar jokatuko dute. Finalak, uztailaren 22an.