Datorren asteartean jokatuko dute neskek, Aranoko Pala Txapelketan, laugarren jardunaldia; azkenaurrekoa, hain justu. Bost partidu izanen dira, 17:30etan hasita. Mutiletan, berriz, suspenditu egin ziren final laurdenak, asteazkenean, eta data berria adostu beharko dute lau bikoteek.