Final laurdenetan da Aranoko Pala Txapelketa, mutilen kategorian; eta gaur jokatuko dute semifinaletara pasea, lau bikotek: Loidi-Amas, Eztebe-Ganix, Arregi-Urreaga eta Ruiz-Zubimendi. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partiduak. Semifinaletan, dagoeneko, zain dauzkate ligaxkako bi bikote onenak: Gelbentzu-Mitxelena eta Kerejeta-Legarreta.
Neskek, berriz, hirugarren jardunaldia daukate bihar; arratsaldeko 18:00etan hasita, lau partidu jokatuko dituzte: Garbiñe-Axpi/Arantxa-Amaia, Arantxa-Amaia/Ihintza-Ibane, Eider-Emeren/Garbiñe-Axpi, Ihintza-Ibane/Eider-Emeren.