ganbara

Zortzi lagunen lantoki udaletxeko ganbara, urriaren hasieratik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Hilaren 25ean inauguratuko da gunea, 19:00etan hasita. Ane Iturbe eta Xabier Arratibelek kontzertu akustikoa eskainiko dute.

lantoki bihurtu dute Aranoko udaletxeko ganbara pasa den urriaren 1etik aurrera, eta aste batzuk pasata, datorren ostiralean, hilaren 25ean inauguratuko dute. 
Arratsaldeko 19:00etatik au­rrera izanen da ekitaldia, eta espazioa bisitatzeko aukera izateaz gain, Ane Iturbe eta Xabier Arratibelek eskainiko duten kontzertu akustikoarekin gozatzeko aukera ere izanen da.
Bertaratzeko gonbitea luzatu die Aranoko Udalak herritarrei: «Aranoko udalak eta bertako partaideek ilusio eta gogo haundiz ongietorriko zaituzte bertan», jakinarazi dute. 

Zortzi lagunentzat lekua
Kontzejua eta udal bulegoen gaineko aretoa da, hain zuzen, lantoki bihurtu dutena. Bertan zortzi lagunentzat dago lekua,  eta herrian etxetik lan egiten duten pertsonentzako espazio partekatua da, esparru ezberdinetan jarduten diren profesionalek jarduera ekonomikoa gu­ne amankomunean burutzeko. 
Asmoa da horien artean «sinergiak sortu eta herriari begira dauden proiektuak sor­tzea sustatzea», azaldu dute Uda­letik. «Landa eremuko bizimodua aldatu egin da eta udal zerbitzu honek garai berrietara egokitzea bilatzen du».
Horretarako, bakoitzak lan-mahai bat izanen du, baita internet konexioa, argindarra eta berogailua eta komuna ere. Horren truke, prezio itxi bat ordaindu beharko dute erabil­tzaileek. Espazioa irekia izanen da, eta parte hartzeko Udala­rekin jarri beharko da harremanetan.

Alaiondo estudioko kideak, aurrenekoak
Ganbaran kokatu diren aurreneko kideak Alaiondo estudioko gazteak izan dira. Dago­eneko hiru urte dira Aranora lanera eta bizitzera joan zirenetik. Eta ordutik hainbat lan egin dituzte herriarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!