Bigarren tailerra, zabor gutxiago sortzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Mendialdea Manko­mu­ni­ta­tearen eskutik, murrizketa eta berrerabilpena sustatzeko, auzolana ardatz duten hainbat ekintza antolatu dira, Dakienak ez dakienari erakutsi lelopean. Lehe­nen­goa atzo bukatu zen: erosketa ohiturak aldatuz, erosketak zaborrik sortu gabe nola egin ikasteko tailerra.­

Bigarrenak Berrerabiltze, berreskuratze nahiz zaharberritze tailerra du izena. Etxean hondakin izateko zorian dauden gauzei aukera berri bat nola eman ikasiko da bertan: altzari txiki bati; kartoizko, kristalezko edo plastikozko zerbaiti; ohialei... Urriaren 31n izanen da Aranon, eta azaroaren 8an Goizuetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!