Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, lau beka

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Mendialdeko Gizarte Zerbi­tzu­en Mankomunitateak ireki du epea, 2019-2010 ikasturteari dagozkion diru-laguntzak es­ka­tzeko. Lau beka emanen ditu, Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako Haur eta Lehen Hez­kuntzako ikasleak laguntzeko.

Lau beka

«Egoera ekonomiko ahulean dauden familiei laguntza es­kaintzeko helburua» du deial­di­ak. Lau beka emanen dira jangelako kostuak, irteerak, es­kolaz kanpoko ekintzak edota Gu­raso Elkarteko kuota ordaintzeko. 

Eskaerak egiteko epea irailaren 19an bukatuko da. Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, aurretik hitzordua eskatuta, 948 51 08 40 telefonoan. Es­ka­e­ra egiterakoan, diru-sarreren zi­ur­tagiria eta azken errenta ai­tor­pena aurkeztu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!