Txistulari hotsek jakinaraziko dute etzi San Roke eguna dela Aranon. Urtero bezala, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00etara bitarte luzatuko da jardunaldi berezia.
Hamabost txistulari baino gehiago
Esan bezala, goizeko 10:00etan emanen zaio hasiera festari. Orduan elkartuko dira hainbat tokitako hamabost txistulari baino gehiago, herriko plazan. Aurtengoan, Hernanitik, Bartzelonatik, Iruñatik, Lekeitiotik, Aresotik, Goizuetatik, Leitzatik eta Aranotik bertatik arituko dira Aranoko kaleak txistu-doinuez betetzen.
Plazatik, ermitarainoko bidea eginen dute txistulariek, 11:00etan meza nagusia hasten den arte.
Bukatzean, kalejiran bueltatuko dira herrira, eta pilota partiduei emanen zaie hasiera, segidan.
Eguna borobiltzeko, bazkari eder baten bueltan elkartuko dira txistulari zein herritarrak, 14:30etan. Hain zuzen, gaur izanen dute apuntatzeko azkeneko eguna, Kontsejun. Txistulariek girotuko dute bazkalondoa, eta abesten bukatuko dute, eguna.
SAN ROKE ARANON:
EGITARAUA
10:00, Txistularien topaketa herriko plazan
10:15, San Martin parrokiko kanpandegitik, erromeriaren hasiera jakinaraziko da kanpai-hotsen bidez.
10:30, San Rokeko ermitara irteera. Txistulariek egingo diete harrera bertaratuei.
11:00, Esteban Irurzunen eskutik meza nagusia santuaren omenez.
12:00, txistulariekin kalejira, ermitatik herriraino.
12:15, Herriko gazte promesen arteko pilota partida.
13:30, txistulariekin kalejira.
14:30, Herri bazkaria Kontseju jatetxean; txistulariek girotuko dute bazkalondoa.
19:00, Erromeriaren bukaera eta agurra Agur jaunak eta andreak abestiarekin.