internet behar bezala Aranora iristeko Guifi.net sarea jarriko dute. Telekomunikazio enpresei ez zaie errentagarria egiten Arano bezalako eskualde menditsuetan dauden herrietan zerbitzu ona ematea. Eta horren ondorioz, desberdintasun teknologiko nabarmenak sortzen ditu beste herriekin alderatuz.
Honen aurrean Guifi.net proiektuaren alternatiba bilatu dute. Guifi.net sarea telekomunikazio azpiegitura da, Internet eta bestelako zerbitzuak eskuratzeko balio duena. Zerbitzu asko sortu daitezke sare honen gainean: Herritarren fitxategiak konpartitzeko zerbitzuak, liburutegi digital zerbitzua, herritarren artean doako telefono deiak egiteko aukera...
Proiektu herritarra da eta sare ireki, libre eta neutrala eraikitzea du helburu. Honek esan nahi du, sare hau erabiltzeko erabiltzailearen helburua edozein dela ere, eskubidea duela.
Azpiegitura hau herriak, herritarrek, instituzioek, enpresek edo bertako eragileek sortu dute. Azken finean, etxeetan antenak jarri eta antena hauen artean sare bat eraikitzean datza. Aranoren kasuan, lehen helburua Ereñotzu konektatzea litzateke. Konexio horri esker, Interneteko banda zabalera haundia Aranora eramatea lortuko litzateke. Gastua txikia izango litzateke eta aurrera begira gainera, goizuetarrek ere sarean parte hartu nahi badute, Goizueta eta Oiartzunera konektatzeko aukera izango dute.
Aranon Guifi.net eraikitzeko proiektua martxan da beraz. Interesatuek uztailaren 12a baino lehen telefonoz izena eman beharko dute Jalki Kultur Elkartearen 660 822 208 zenbakian (Unai Gorrotxategi). Zalantzak edo galderak ere erantzungo dituzte.