Festak antolatzen jarraitzeko, bilera

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Hilabete luze falta da Ara­noko festatarako, eta dagoeneko Jai Batzordeak egin ditu hainbat bilera, aurtengo festen nondik-norakoak erabaki­tzeko.  Eta bihar izanen da hu­rren­goa. 

Goizeko 11:00etan elkartuko dira, Maisuenean. Herrita­rrei irekia da, ohi bezala.

Kontu txikiak baieztatu eta erabakiko dituzte.

Uztailaren 25etik 28ra

Jai Batzordeko kideek aurreratu dutenez, uztailaren 25etik  28ra bitarte izanen dira aurtengo festak: 25ean izanen da txupinazoa; 26ean haurren eguna; 27an, aurkume-jatea; eta 28an emanen diete bukaera festei. 

Egitaraua nahiko bideratuta daukate, eta biharko asmoa da kontu txikiak baieztatu eta erabakitzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!