Olazabal hondarribiarraren 20 zeramika-lan, Kontsejun

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Erakusketa jarri berri du Amagoia Olazabal artista hondarribitarrak Aranon. Pasa den  asteartean inauguratu zuen, eta ekainaren 14ra bitarte ego­n­en da ikusgai, Kontsejupe ta­bernan. Tabernaren ohiko or­du­tegian ikusi ahal izanen dira haren lanak. Horiek erosi ahal izanen dira, baita ere, erakusketa bertan dagoen bitartean.


Zeramikaz egindako 20 lan, Kontsejun

Kontsejuk berak antolatuta, ze­ramika lanak dira Olazaba­lek ikusgai jarri dituenak. Hain justu, 20 lan biltzen dituen ko­lekzio berezia aurkeztu du. 

Lan hauetan, ipuinetakoak diruditen paisaiak islatzen di­ra, kolore apalekin tintatutako eszenatoki goxoak. 

Azaldu dutenez, «apaingarriak dira pieza guztiak eta horietako asko erabilgarriak ere. Pitxarrak, posabasoak, gil­tzentzako euskarriak edo kutxa originalak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!