Eskola topaketako txartelak, ostiral arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 14a, 02:00

Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako Haur, Guraso eta Eskolen arteko XX. Topaketak eginen dira maiatzaren 25ean Goizuetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta tartean, bazkaria ere eginen da; 5 euroan, paella, edaria eta pastak izanen dira 14:00etan. Txartelak aurretik erosi behar dira, eta Estankon daude salgai. Ostirala izanen da erosteko azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!