Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Arano Goizueta

2019/05/04, larunbata

Erosketa txekeak opari, euskaraz irakurtzeagatik

Martxan dago aurten ere Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzeko eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatzeko. Horrela, maiatzaren 31ra arte liburutegi batean euskarazko liburua hartu, irakurri, eta itzultzean fitxa bat betez gero, liburuzainak erosketa-txekea emanen du opari, zehaztutako liburu denda batzuetan erabili ahal izateko. Azken pausua, beraz, liburu hori oparitzea izanen da, norbaiti eta norberak bere buruari.