Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Arano Goizueta

2019/04/29, astelehena

EH Bildu aurrena, Arano eta Goizuetan

Parte-hartzeak 10 puntu egin du gora. Jaitsiera nabarmenena Elkarrekin Podemosek izan du, bi herrietan.

Hauteskunde Orokor ha­ue­tako joera bera jarraituta, Ara­non eta Goizuetan ere na­barmen igo da parte-har­tzea, aurten. Aranoarren %54,55ek bozkatu du, 54 lagunek, au­rre­ko %42,42aren aurrean. Abstentzioa, beraz, %45,45e­koa izan da, eta boto zuri bat. Goizuetan ere, %71,31k boz­katu du, 420 la­gu­nek, aurreko %61,77aren au­rre­an. Absten­tzioa %28,69­koa izan da, eta boto ba­liogabe bat eta bost zuri ere kontatu dira.

Bi herrietan, EH Bildu izan da garaile, eta igota, gainera. Aranon botoen %55,56 lortu di­tu (30 boto); au­rre­koan, %38,10. Goizu­e­tan, %68,74 (288 boto); au­rre­koan, %67,47. Igo­e­ra lortu duen bi­ga­rren al­der­dia, baita ere, Geroa Bai izan da. Ara­non botoen %24,07 lor­tu ditu (13 boto); au­rre­koan, %21,43. Eta Goizue­tan, bo­toen %13,37 (56 boto); au­­rre­koan, %12.

Jaitsiera, hirugarren in­darra izateari eutsi badio ere, Elkarrekin Podemosek izan du. Aranon botoen %9,26 (5 boto) lortu ditu; aurrekoan, %30,95. Eta Goizuetan, %7,88 (33); aurrekoan, %13,07.

Igoera edukita, laugarren indarra izateari eutsi diona, berriz, PSOE izan da, Aranon botoen %5,56rekin (aurre­ko­an 0), eta Goizuetan, botoen %5,01ekin (aurrekoan %1,87). Navarra Suma koalizioak, aldiz, botoen %3,70 lortu ditu Aranon, eta %2,86 Goizuetan. Aurrekoan, UPN-PPk botoen %4,76 lortu zituen Aranon,  eta %4 Goizuetan, eta Ciu­da­da­nosek %2,38 Aranon, eta %0,27 Goizuetan.

Nafarroa osotik, berriz, bina dipu­ta­tu lortu dituzte NA+ eta PSOEk Kon­gre­su­ra­ko, eta bat, Podemosek.