Ostegun Santu eguna da etzi, eta jaieguna izanik, itxita egonen da Aranoko udaletxea; eta hain justu, osteguna da, udaletxea zabalik egoten den eguna.
Horregatik, ordutegia aldatu eginen dute aste honetan, eta etziko partez, bihar arratsaldean irekiko dute udaletxea, herritarrentzat. Zehazki, 16:30etan hasi eta 19:30ak arte egonen da zabalik, nahi duten guztientzat.