Atsolorra baino lehen, Artantxuriketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 22a, 01:00

Artoa zuritzea bezalako lanak hobeto, edo, behinik behin, errazago egiten dira kantari. Ondotxo dakite hori Arantza, Ainhoa eta Maider Ansa ahiz­pa aranoarrek eta haien ama Maria Jesus Zugarramurdik. Gaur, 19:00etan Ereñotzuko?Auzo Etxean egingo dute, hain zuzen, Artantxuriketan saioa.

Baserriko sukaldean artoa zuritzen aritzen zirenean be­zala, familia eta auzokoekin bi­lduta arratsalde pasa nola aritzen ziren antzeztuko dute lauek, kontu eta kantu artean.  


Atsolorra, apirilaren 7an

Irekia izango da gaurko saioa, eta datorrenerako gi­roa berotzeko antolatu du Olak Auzo Elkarteak. Orduan, Atsolorra egingo da, azken ur­tean jaiotako ereñotzu­a­rrei ongietorria egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!