Mahaiaren bueltan ere bazen zer ospatua, Emakumeen Egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Kalean bakarrik ez, mahaiaren bueltan ere elkartu ziren bailarako emakumeak, Mar­txo­aren 8an; Emakumeen Egunean. Ba­zelako zer os­patua!

 Epeleko emakumeak Itu­rralde jatetxean elkartu ziren, urtero bezala, giro ederrean baz­kaltzeko. Eta azaldu dute, «Epe­le­ko emaku­me guzti-guztiak» el­kar­tu zirela.

Aranoarrek, berriz, elkartean egin zuten afaria, Mai­sue­ne­an mikromatxismoei buruzko solasaldia egin ondoren. Eta goizuetarrak ere afaltzeko bil­du ziren, Oxeguardan, Plazan el­ka­rretaratzea egin ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!