Udal Aurrekontua eta plantilla organikoa, jendaurrean ikusgai Aranon

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Joan den astelehenean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019rako Udal Aurre­kontua eta plantilla organikoa onartu dituela Aranoko Uda­lak; eta egun horretatik hasita, 15 egun balioduneko epea dago, erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko, udaletxean; apirilaren 1era arte, alegia.

Jendaurrean ikusgai daude, udaletxean bertan, herritarren eta interesatuen eskura. Epea igarota erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin betiko onartuta geratuko dira biak.

Urtarrilaren 31n egin zuen ohiko Plenoa Aranoko Udalak, eta ber­tan onartu zituen Udal Aurre­kontua, plantilla or­ga­ni­koa eta langilegoaren ze­rrenda, eta baita alka­teak izanen duen ordainsaria eta dedikazioa ere, 2019 urtean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!