Giro eta eguraldi ezin hobean igaro dira inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Bailarako beste herrietatik baino lehenago pasa dira Karnabalak Aranotik. Pasa den larunbatean ospatu zituzten, hori bai, eguraldi ezin hobearekin, aurreko urtean ez bezala. Santiotako eguraldiaren antzekotasun gehiago izan zuen zeruak eta tenperaturak, otsaileko festa batekin baino. Festa giroa eguraldiaren pare egon zen.

Goizean goiz abiatu ziren puxka biltzen Surotik,  Izer eta Ala­bierrek lagunduta. Eta ondoren, elkarrekin egin zuten bazkaria Maisuenean. Mahai­aren bueltan berreskuratu zituzten indarrak zomo­rroek. Arra­tsal­dean, berriz, zahagi dantza eta desfile ederra izan ziren; txikienek desfilatu zuten Maisu­e­nean, Superheroiz jan­tzita, helduek lagunduta. Bertan ziren; Hulk, Son Goku, Superman edo Spi­der­man, besteak beste.

Eta desfilearen ondoren, herri afariarekin borobilduko zuten festa Orkes­triña Band Jazpanarekin dantzan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!