Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Arano
Inauteriak

2019/02/09, larunbata

Zomorroak eta superheroiak izanen dira protagonista, Inauterietan

Zomorro eta mozorro, denak prestatzen hasi dira Aranon Inauterietarako.
Zomorro eta mozorro, denak prestatzen hasi dira Aranon Inauterietarako.

Bazkarirako izenematea irekita dute zomorroek, hilaren 21era arte. Zomorroak superheroiz mozorrotuko dira arratsaldez.

Herritarren artean antolatu dituzte aurten ere Inau­te­riak. Hilaren 23an ospatuko dira, eta zomorro eta mozorro, denarekin ateratzeko prest daude aranoarrak.

Zomorroen ondoren, superheroiak
Jai Batzordeak proposatuta, Inauteri egun potoloarekin gozatzeko aukera izanen da, goizetik gauera.

Ohi bezala, puska biltzearekin hasiko dute eguna zomorroek, Izer eta Alabier trikitilari eta pandero-joleak lagunduta, eta bazkari eder baten bueltan bukatuko dute itzulia. Bazkaritarako izenematea irekita dago Kon­tse­jun, hilaren 21era arte.

Gero, arratsaldean, gaztetxoek zahagi dantza eginen dute, eta txikienek mo­zorro desfilea, superheroiz jan­tzita. Hain justu, aurten helduek ere arratsaldean desfileko gaiarekin bat egiteko proposamena egin dute.
Eguna afari eta musikak lagunduta bukatuko dute. 

Inauteriak 2019
Otsailak 23

- Puska biltzea, goizean, Izer eta Alabier trikitilariekin batera.
- Zomorroen bazkaria, Kontsejun. Izena emateko azken eguna, otsailaren 21a.
- Zahagi dantza, bazkalondoren, eta gaubela Maisuenean.
- Txikien desfilea, Maisuenean. Gaua: superheroiak.
- Afaria; aukera beganoa izanen da aldez aurretik abisatuz gero.
- Afalosteko musika: Okestriña Band Jazpana. Atzoko eta gaurko doinuak, dantzarako.