Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Arano
Arano San Martin eguna

2018/11/17, larunbata

Onddoak eta taloak protagonista, San Martin bezperan

Argazkikoa bezalako otarrak egin zituzten goizean, paper birziklatuarekin, onddoak biltzera joateko.
Argazkikoa bezalako otarrak egin zituzten goizean, paper birziklatuarekin, onddoak biltzera joateko.

Ez zioten hutsik egin San Martin egunari, aranoarrek; baina bezperan ospatu zuten, larunbatean, egun osoko festarekin. Eta bereziki, onddoak eta taloak izan ziren protagonista. Goizean, aranoar guztiak bildu ziren Maisuenean, onddo eta perretxikuen inguruko tertuliarekin batera, otarrak ere egiten aritzeko, paper birziklatuarekin. Eta iluntzean, taloak egin eta jan zituzten, adin guztietako herritarrek, giro goxoan. 

Adin guztietako aranoarrak aritu ziren taloak egiten, larunbat arratsaldean.