Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Arano
DEFENTSA PERTSONALA

2018/09/08, larunbata

Joe Radicerekin, defentsa pertsonala

30 bat partaide izan zituen australiarrak abuztuan eskainitako ikastaroak.

Bisitari berezia izan zuten aranoarrek abuztuaren hasieran; Joe Radice australiarra izan zuten bertan, udara pasatzen. Eta hori aprobetxatuz, defen­tsa pertsonaleko saioa eskaini zuen Maisuenean. Karateko preparatzailea eta txapelduna da bera; egun Dubaien presta­tzaile pertsonala da.

Aranoarrek deialdia «arrakastatsua» izan zela azaldu dute: 30 bat lagun elkartu zi­ren, 10 urteko haurrekin hasi eta herriko helduenak arte, izan emakume zein gizon. 

Bertan, teknika desberdinak ikasi ahal izan zituzten ara­noarrek «basikoak, edo­zei­nek egin ditzakeenak, nahiz eta fisikoki oso gogorra ez izan. Denbora irabazteko eta alde egiteko aukera eskaintzen dutenak». Besteak beste, hel­tzeko teknika, itotze-teknika, erasorako teknika... 
Joe Radicek ikastaroan azaldutakoaren arabera, «de­fen­tsa pertsonala ez da borroka egiteko, zure burua defenda­tzeko, baizik».

Saioa bukatzerakoan, Joe Ra­dicek eskerrak eman zizkion herriari, Ainhoa Ansa alkateari, Begoña Leoneti itzultzaile lanak egiteagatik, eta partaide guztiei, aukera hori emateagatik. Barkamena ere eskatu zuen baten batek golpe txarren bat jaso bazuen, bere aldetik.