Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Arano
ASTE NAGUSIKO PALA TXAPELKETA

2018/08/22, asteazkena

Sarobe eta Zabala garaile, Aste Nagusian

Maitane Sarobe eta Nagore Zabala beheran, txapelarekin.
Maitane Sarobe eta Nagore Zabala beheran, txapelarekin.

Aste Nagusian zehar Trinitate plazako frontoian jokatzen den pala txapelketan garaile izan ziren aurreko astean Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak.

Kirolek tarte berezia izan ohi dute Donostiako Aste Nagu­siak irauten duen astean zehar: waterpoloa, esku pelo­ta, saskibaloia... eta pala ere izan ohi da. Hain zuzen, azken horren bueltan egiten den txapelketan parte hartu zuten Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak, baita ira­bazi ere! 

Trinitate plazako frontoian jokatu zuten finala larun­batean Amaia eta Ane do­nostiarren kontra. 

Bertan bildu zirenen festa giroak eta eguzki izpiek lagunduta, irabazi egin zieten aranoarrek donostiarrei, 22-15. 

Hortaz, txapela janzteko pribilegioa lortu zuten. Parte-hartzaileek ere, etxeratu zituz­ten hainbat opari, eta nola ez, parte-hartu izanaren poza!