Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Arano
Kultura

2018/06/09, larunbata

Jalki Kultur Elkartea, bidean

Elkarte berriaren izena, estatutuak eta lantaldea zehaztu dituzte Aranon. Dagoeneko antolatu dituzte aurreneko ekintzak. 

Erein dute Aranon, kultur el­kar­te berriaren hazia. Aurreko ostiralean egin zuten bilera, eta zehaztu zituzten izena, estatutuak eta lantaldea. Jalki izanen du izena: «Aranon, jalki, ha­zi­ak astintzen diren moduan, herria jalkitzen jarraitzea da kultur elkartearen asmoa». Horrela, au­rre­­ne­ko helburua da, aurrera be­gi­­ra partehartzea zabal­tzea; «he­rriko guraso, gaztetxo, ema­kume talde, baserritar eta Uda­­la­rekin saretzea, alegia», diote.
Hiru oinarri nagusi izanen ditu elkarteak: kultur arloko ekintzak bultzatzea, auzolana sustatzea, eta herriak dituen beharrak identifikatu eta ase­tzen saiatzea.
Zentzu horretan, dagoeneko ekimen asko jarri zituzten mahai gainean, eta pixkanaka hasiko dira lantzen. Horietako bat, ekainaren 13an jarriko du­te martxan: buruhaundiak egi­te­ko tailerrak izanen dira Mai­su­enean, asteazkenero arra­tsaldeko 19:00etatik 21:00etara, uztailaren 25era arte. Eta bestetik, Guifinet sarea, dagoeneko Suro auzora iritsi dena, epe ertainean zabaldu nahi dute herri osora.

Santio jaiak, zehaztuta
Bilera horretan bertan, zehaztu zuten Santio jaien egitaraua ere. Uztailaren 25etik 29ra ospa­tuko dituzte: 25an Santio eguna, 27an haurren eguna, 28an herri gurasoen omenaldia, eta 29an Ziztangilon eguna. Gainera, ka­mixeta berriak eta errifak jarriko dituzte salgai.