Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Arano
egun pasa

2017/07/08, larunbata

Umeentzako egun pasa Aranon

Aranoko umeekin egun pasa antolatu da gaurko. Goizean zuhaitz bira egingo da eta arratsaldean estanpazio tailerra. Zuhaitz biran hosto batzuk bilduko dira eta arratsaldean Olaia Martinez ilustratzailea etorriko da Arteliburu elkartetik.   Estanpazioaren historia laburtua kontatuko die umeei eta bildutako hostoak estanpatuz marrazki politak egingo dira. Umeek zikintzeko kamisetak ekarri ditzatela eskatzen da.