Zazpitik lau garaipen asteburuan, bailarako palistek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:00

Udaberri eta Zazpi Pasako txapelketetako partiduak jokatu dituzte Urumea bailarako palistek asteburuan, eta zazpi norgehiagokatik lau irabazi dituzte. Udaberri Txapelketan, Mundarroko kirolariek garaipen bat eta porrot bat eskuratu zuten, eta Hernanik 30era heltzea lortu zuen Iruleaken aurka. Zazpi Pasa txapelketan, Endika Ramos eta Iker Zurutuza hernaniarrek, partidua irabaztea lortu zuten: Zurutuzak Loiolatarra izan zuen aurkari eta 22-25 nagusitu zitzaion, eta, Endika Ramosek alde handiagatik utzi zuen atzean Kuku (25-12). Ez zuten zorte bera izan, ordea, Ganix Urdangarin  eta Mikel Manterolak. Astigartarrak 17-25 galdu zuen Arregiren aurka, eta hernaniarrak, aitzitik, 8-25 amaitu zuen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!