Umore Onak garaipen argia lortu du Espainiako Kluben Artekoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:20

Larraintzarren Eñaut Lizeagak 0-2, eta Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak 1-2 irabazi zituzten Ultzama-Buruzgain taldeko pelotariak.

 

Espainiako Kluben Arteko txapelketan, Lehenengo mailan, Umore Onak beste garaipen garrantzitsu bat lortu zuen, Larrainzarren, Ultzama-Buruzgain taldeko pelotarien aurka. Banakakoan Eñaut Lizeagak, Mikel Mikelarena 10-4, 10-4 gainditu zuen. Binakakoan Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak partidu estuagoa izan zuten Ibai Iriarteren eta Javi Murilloren aurka. Lehenengo seta, 10-2 galdu zuten, baina 10-4 berdindu zuten partidua bigarren setean eta joko erabakigarrian, 5-3 lortu zuten garaipena goizuetarrek.

Umore Ona taldea bigarren postuan kokatu da hamaika punturekin. Txukun Lakua A taldea lehenengo postuan dago 12 punturekin. Hamar taldek osatzen dute multzoa.

 

Jardunaldi ona, asteburuan

Bailarako pelotarientzat jardunaldi ona izan zen asteburuan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Emaitzarik onena Ohorezko Mailako seniorrek lortu zuten Euskal Ligan, Xabier Apaolaza eta Iñigo Labakak 22-15 irabazi diote Gasteizen Alonso - Alvarez de Eulateri (Txukun Lakua). Garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkapena ematen dieten postuetan jarraitzen dute, 3 partidu jokatu ondoren. Eñaut eta Ekain Lizeagak galdu egin zuten Txumuluxuetaren kontra, 22-11.
Trinketean, Gipuzkoako Txapelketan, Unax Manterolak eta Eneko Sorondok 40-26 galdu zuten Azpirozen eta Aranbururen aurka (Eple). Mailaz igotzeko partidua zen eta datorren denboraldian berriro 2. mailan jokatu beharko dute.

 

Hodei Expositok, garaipena Promozio txapelketan

Profesionaletan, Hodei Expositok irabazi egin zuen, 22-16, Gaskuerekin batera, Alberdi II.aren eta Morgaetxeberriaren aurka. Bost garaipenekin, sailkapena lortzeko lehia bizian dabiltza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!