Alaves liderra hartuko dute etxean gaur Euskal Ligako neskek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00
Cesia goleatzailea baloia gidatuz Zubipen.

Mundarrok Touringen kontra jokatuko du Errenterian eta Hernaniko mutilen ohorezko mailako taldeak Zubipen hartuko du Tolosa.

Partidu oso gogorra izango dute gaur Euskal Ligako neskek: Alaves liderra hartuko dute Zubipen, arratsaldeko 19:30etan. Hernaniko neskak seigarren postuan daude momentu honetan, puntutan berdinduta Zarautz eta Elorriorekin, bosgarren eta laugarren postuan daudenak, hurrenez hurren. Alavesek 17 partiduetatik 15 irabazi ditu eta indartsu zelairatu beharko dute berdeek gasteiztarrei aurre egiteko.


Erregionalak, 15:30etan

Hernaniko mutilek ere etxean jokatuko dute gaurko partidua, eta Tolosa izango dute aurkari. 0-1 galdu zuten aurreko astean Real Unionen kontra, eta ezinbestekoa izango da, gaur, zaleen babesa. Partidu estua espero da, hernaniarrak seigarren  postuan daude eta tolosarrak zazpigarrenean, eta biek erdietsi dituzte orain arte garaipen kopuru berdinak: jokatutako 17 partidutatik 8 irabazita.


Astigarragako Mundarrok, 19:30etan

Mundarroko mutilak Errenterian izango dira gaur, Touringen kontra jokatzeko. 3-3 berdindu zuten aurreko astean Getaria Ketaren aurka, eta momentu honetan, hamabigarrenak dira sailkapenean. 

Mundarroko datuei erreparatuta, jokatutako hamabost partidutatik, bost partidu irabazi dituzte, lau berdindu eta sei galdu. Touringi dagokionez, berriz, hamargarrenak dira zerrendan: lau norgehiagoka irabazi dituzte, zortzi berdindu eta hiru galdu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!