Mikel Urdangarin eta Jon Plazaola igaroko dira bailaratik, txotx denboraldi berria hasiko den hilabetean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 30a, 00:00

'Tu tum Platz' ikuskizuna Hernanira iritsiko da, Jon Plazaolaren eskutik.

Urtarrilaren 16an egingo dute XXXI. Sagardo Berriaren Eguna. Hilaren 18an 'Tu tum Platz' bakarrizketa eskainiko du Plazaolak, eta 25ean izango da Urdangarinen kontzertua.

Bete bete eginda iritsi da Hernaniko eta Astigarragako urtarrileko kultur agenda. Urte berrian askotariko jarduerekin gozatzeko aukera izango dute bailarako herritarrek, ohiko programazioa eta ekitaldi berriak uztartuta.  

Hilabeteko egun garrantzitsuenetako bat urtarrilaren 16a izango da. Egun horretan ospatuko da XXXI. Sagardo Berriaren Eguna. Ohiko aurkezpenarekin hasiko dute eguna, eta ondoren oraindik zehaztu gabeko gonbidatuak izango dira protagonistak, denboraldiari hasiera emanez. Lehenengo kupela Alorrenea sagardotegian irekiko dute. 

Hernaniri dagokionez, punta puntako bi emanaldi izango dira urtarrilean. Hilaren 18an Jon Plazaola aktore eta umoregilea iritsiko da Hernanira, 'Tu tum Platz' ikuskizunarekin. Biterin izango da bakarrizketa, eta kultur etxean bertan, hilaren 25ean, Mikel Urdangarin abeslariak kontzertua eskainiko du. Jarduera hauetarako sarrerak urtarrilaren 2an jarriko dituzte salgai, 8 euroan. 

 

Ohiko jarduerek jarraipena izango dute

Hilabeteroko kultur eskaintzak jarraipena izango du urtarrilean ere. Astigarragan Lur Kortaren ipuin kontaketa izango dute urtarrilaren 11n, 'Urte berri ipuin berri' saioarekin. 

Hernaniko ipuin kontaketa, berriz, urtarrilaren 9an izango da, Maite Frankoren eskutik, bi txandatan. Baina beste saio berezi bat ere izango da urtarrilean, Uxue Apaolazak gidatuta: 'Bazen behin' ipuin irakurle kluba, hilaren 9an eta 10ean.

 

URTARRILEKO KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

URTARRILAK 2-5

11:00-13:00/16:00-18:30 Jolas aretoa 8-12 urteko
haurrentzat. Kiroldegian.

URTARRILAK 4

11:30-13:00/16:30-19:00
Puzgarriak. Kiroldegian.

URTARRILAK 11

17:00 'Urte berri ipuin berri' ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Liburutegian.

URTARRILAK 14

17:00 'Tomaxen abenturak: azken festa' pailazo ikuskizuna. Erribera kulturgunean.

URTARRILAK 16

19:30 Irakurketa kluba. 'Lurraz beste' liburua hizpide, Isabel Etxberriak gidatuta. Erriberan.

URTARRILAK 16
XXXI. Sagardo Berriaren Eguna

12:00 Aurkezpena eta
prentsaurrekoa Erriberan.

Ondoren, gonbidatuak sagarrondo berri bat landatuko du.

13:45 Lehen kupela irekitzea. Alorrenea sagardotegian.

18:30 Pintxo dastaketa trikitilariekin. Herriko tabernetan.

URTARRILAK 19-26

18:00 'Noka hizkera' tailerra, Garazi Eizagirreren eskutik. Erriberan. Izena emateko: zilegieskola@aek.eus.

URTARRILAK 21

16:30 'Migrazioa, bidaia ahaztezina' pelikula haurrenzat, Erriberan. Sarrera: 2 euro.

19:00 'Honeymoon' pelikula, Erriberan. Sarrera: 5 euro.

URTARRILAK 23-25

16:30/09:30 Etxeko ordenari buruzko tailerra, Maitane Ormazabalen eskutik. Euskaltegian.

URTARRILAK 26

19:30 Kontaminazio akustikoa eta 3zur taldeen kontzertuak. Erriberan.

URTARRILAK 27

19:00 Golden apple quartet taldearen '¡Vamos que nos vamos!' ikuskizuna. Erriberan. Sarrera: 8 euro/4 euro (-18).

URTARRILAK 29

19:30 Literatur solasaldia. 'El infinito en un junco' liburua hizpide, Juankar Landaren zuzendaritzapean. Erriberan.

 

URTARRILEKO KULTUR AGENDA

HERNANI

URTARRILAK 2-4

11:00 Komiki tailerra 9-13 urtekoentzat. Izen ematea Liburutegian.

URTARRILAK 3-5

11:00 Sormen tailerra familientzat. Biterin.

URTARRILAK 4

18:00 Urteberriko kontzertua Goiz Eguzki abesbatzako kideen eskutik. Agustinetan.

URTARRILAK 5

18:00 Erregeen kabalgata.

URTARRILAK 9-10

09:30 9an/18:00 10ean 'Bazen behin' ipuin irakurle kluba. Uxue Apaolaza Larrea izango da gidaria. Biterin.

URTARRILAK 9-10

18:00 eta 19:00 9an/15:00 10ean 'Memoria eraikiz' ikuskizuna, Hortzmuga Teatroaren eskutik. Biterin.

URTARRILAK 9

17:30/18:00 Ipuin kontaketa saioa Maite Frankoren eskutik. Plaza mugatuak izango dira.

URTARRILAK 11

19:30 Dantza pieza laburrak: 'Bihar, Ainhoa Usandizaga' eta 'Reset, Igor Calonge. Biterin.

URTARRILAK 13

Kalez Kale Kantari eta erromeria. Ohiko leku eta orduetan.

URTARRILAK 16-22

18:00 16an/09:30 22an Etxeko ordenari buruzko tailerra, Maitane Ormazabalen eskutik. Biterin.

URTARRILAK 16

18:30 'Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik' mintegia. Danele Sarriugarteren 'Erraiak' liburua hizpide. Egilea bera izango da gidaria. Liburutegian.

URTARRILAK 17

19:00 Hernani Zinekluba. Josu Martinezen 'Bizkarsoro' pelikula ikusgai. Biterin.

URTARRILAK 18

19:30 'Tu Tum Platz' ikuskizuna Jon Plazaolaren eskutik. Biterin. Sarrera: 8 euro.

URTARRILAK 23

19:00 Euskerazko literatur solasaldia, Ane Mayozek gidatua. 'Etxe berdea' hizpide.

URTARRILAK 24

19:00 Gaztelerazko literatur solasaldia, Slawka Grabowskak gidatua. 'El cuaderno prohibido' hizpide.

URTARRILAK 25

19:30 Mikel Urdangarinen kontzertua. Biterin. Sarrera: 8 euro.

URTARRILAK 27

11:00/12:30 'Sotabosc' haur antzerkia. Biterin. Sarrera: 3,5 euro.

Gaztelekuko jarduerak

URTARRILAK 2

16:30 Argazki transfer tailerra.

URTARRILAK 4

16:30 Sukaldaritza: paniniak.

URTARRILAK 9

17:30 Erlaxazio tailerra.

URTARRILAK 13

10:30 Costa Jump-era irteera, Zinkoeneatik.

URTARRILAK 17

17:00 Merienda osasungarria.

URTARRILAK 27

16:30 Sukaldaritza: pintxo txapelketa.

URTARRILAK 23-28

Argazki txapelketa. Gaia libre. Bidali zure argazkia 688 82 34 20 zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!