Hirugarren postuan amaitu du liga Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Ondo hasi zuen partidua Hernanik, baina ez zen nahikoa izan.

Ostadarren aurkako partidua galduta, neska seniorrek ezin izan diote lehenengo postuari eutsi.

Hernaniko Boleibol Taldeko neska seniorrek ezin izan dute denboraldiko helburua lortu. Lehenengo postua mantentzea zen azken jardunaldiko nahia, baina Ostadarren aurka 2-3 galduta, hirugarren postuan amaitu du taldeak. 

Partidua oso ondo hasi zuen Hernanik, lehenengo bi jokoak irabazita. 2-0 aurreratu eta irabazteko aukera esku eskura zutenean, dena okertu zen. Lasartearrak erritmo bizian jokatzen hasi ziren, eta markagailua iraultzea lortu zuten. 

Eskura dute txapelketa jubeniletako taldeek

Jubenilei azken jardunaldia geratzen zaie lehenengo postua mantentzeko. Mutilen kasuan, 0-3 irabazi dute asteburuan, eta ez dirudi txapelketak ihes egingo dienik. Nesketan denboraldiko lehenengo porrota jaso du Hernani 1 taldeak, eta Aldapeta Mariaren aurka jokatuko dute denboraldiko azken partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!