Azoka antolatu du Lanbide Heziketak, aprilaren 18rako

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 9a, 00:00

Azken bi urtetan egin dituzten azokak arrakasta haundia izan dute.

Goizez eta arratsaldez izango da azoka, 10:00etatik 17:00etara, Tilosetako plazan.

Eskaintzen dituzten zikloak eta egiten duten lana ezagutarazteko asmoz, apirilaren 18rako, azoka eder bat antolatu du Hernaniko Lanbide Heziketak, azken bi urtetako ohiturari eutsita. Tilosetan izango da azoka, goizez eta arratsaldez, ondorengo ordutegian: 10:00etatik, 17:00etara. Aipatu moduan, Lanbide Heziketako zikloen erakusketak izango dira bertan eta zuzeneko azalpenak jasotzeko aukera ere izango dute herritarrek. Euria egingo balu, antolatzaileek azaldu dute, Atsegindegira lekualdatuko litzatekeela azoka. 

Amaitzeko, Lanbide Heziketak herritarrak bertaratzera animatu nahi ditu: «bertaratu eta informatu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!