Mondragon Unibertsitateak ate irekien eguna, gaur zortzi Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Galarretako campusean ate irekien eguna antolatu dute gaur zortzirako, martxoaren 16rako, goizeko 11:00etan, Unibertsitateak Galarretako EKO campusean (Orona Ideon) eskaintzen dituen bi graduen berri emateko. Energiaren Ingeniaritza eta Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza dira, hain zuzen, campus horretan ikas daitezkeen bi graduak. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du, eta interesa dutenek gradu horien inguruko xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, instalazioak bisitatzeaz gain. Saioa euskeraz izango da. Era berean, Galarretako campusean eskaintzen dituen masterren inguruko informazioa emateko online jardunaldia egingo du Goi Eskola Politeknikoak martxoaren 20an, asteazkenez, 18:00etan; hauek dira masterrok: Energia Sistema Adimendunak, Industria Ingeniaritza, eta Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza. Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko: https://www.mondragon.edu/eu/ekocampusa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!