180 haurrek hartu dute parte Iturolako hazi mintegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 00:00

Iturola atzean jarri dute hazitegia eta bertan izan ziren bisitak.

Sagarreta natur taldeak antolatu ditu, helburua izan da bertako basoen eta bioaniztasunaren ezagutza sustatzea herriko haurren artean.

Sagarreta natur taldeak, urtarrilean Hernaniko ikastetxeak Iturolako hazi mintegira gonbidatu ditu lan egitera. Hezkuntza plataformarekin adostu den ekintza hau, urtarrilaren azken hamabostaldian burutu da. Guztira 180 haur inguruk parte hartu dute.

Lehen Hezkuntzako Ikastetxe guztiak izan dira tailerretan. Hazi eta ezkurrak ereiteko saio bana egin dute Iturolan. Bertan, gainera azaroan ereindako hazien garapena ikusteko aukera  izan dute, basoa eta naturari buruzko azalpenak eman dituzte Sagarretako kideek eta jokoak proposatu dira. Haur bakoitzak ereindako hazi bat eraman du etxera poto batean.

Helburua izan da bertako basoen eta bioaniztasunaren ezagutza sustatzea herriko haurren artean eta ikastetxeekin elkarlanean aritzea mintegiaren proiektuan.
Urtarrilaren 17an, Txirrita ikastetxea LH 1-2, izan ziren tailerretan. Egun berean, Aratz ikastolako LH3ko ikasleak izan ziren. Langile ikastolako, LH3ko ikasleen txanda izan zen ondoren, urtarrilaren 19an. Urumea ikastolako LH3koak urtarrilaren 24an izan zuten saioa eta Elizatxo ikastolako LH3ko bi gelek urtarrilaren 31n izan zuten tailerra.

 

Hazien mintegia udazkenean jarri zen Iturolan

Sagarreta natur taldeak bertako hazien mintegi bat jarri zuen martxan pasa zen udazkenean. Urrian ezkurrak eta haziak bildu ziren mendian, eta azaroan 2.700 hazitik gora erein ziren  hazitegi edo mintegian, gero bertan lanketa egiteko.

Hazitegiaren instalazioa Iturola eraikinaren atzean jarri da eta hori bisitatu dute ikasleek urtarrilean. Bestalde azaroan mintegian ereindako ezkurrak eta haziak ari dira ernaltzen, tartean haritz kandugabearen ezkur ugari ernaldu dira (Quercus Petraea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!