Hiru bisitari Kronikaren bulegoan, Euskal Jaietan bertso saioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 17a, 11:07

Bertsotarako gaia izan zen Kronika ere, Euskal Jaietako jaialdian. Eli Pagolak jarritako paperari erantzunez, Kronikako kazetariaren lanetan aritu zen Andoni Rekondo, eta hiru bisitari izan zituen bulegoan, bakoitza bere eskaerarekin: Nerea Elustondo, Amets Arzallus eta Maider Arregi. Zer nahi ote dute?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!