Goizuetako Udalak otsailaren 23an iragarri zuen zabalik dagoela ardi eta behi edota txekorren dirulaguntza kanpainarako beharrezkoak diren PACeko (Nekazal Politika Amankomuna) ziurtagiriak eskatzeko epea. Hala, goizuetarrek ostiralera arte izanen dute ziurtagiriak eskatzeko aukera, udaletxean bertan. Eskaera egiterakoan, honakoak aurkeztu beharko dira: errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin; herrian gutxienez 9 hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria; norberak jabetzan edo alokairuan dauzkan lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzearen ziurtagiria.