Goizuetarrek Korrikako lekukoa hartzeko izena emateko aukera izanen dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 21a, 09:30

Kilometroa erosteko goizuetakorrika@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

Hemen da 23. Korrika eta gogoangarria izanen da aurtengoa, izan ere, Urumea bailaran: 15 urteren ostean, Goizuetatik pasatuko da, martxoaren 19an. Horregatik, goizuetarrei lekukoa hartzeko gonbitea luzatu diete ondorengo bideoarekin Goizuetako antolakuntza lanetan dabiltzanek.

«Irudi hauek ikusita seguru lekukoa hartzeko gogoa sartu zaizuela. Hala bada, animatu ta erosi lehenbailehen kilometroa goizuetakorrika@gmail.com helbidera idatzita!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!