2017/08/18
Urumeako gida >Dendak >Estankoak >Portalondo estankoa
PORTALONDO ESTANKOA (HERNANI)
Andre kalea 46 943 55 19 91
arantxalandaribar@yahoo.es
INFORMAZIOA

Portalondo Estankoan mota eta marka askotako tabakoa topatuko duzu.  Batez ere, puru berezietan dira espezialistak. Oso gutxi izango dira Portalondok bezalako puru kaba duten estankoak inguruan. Bertako hezetasuna eta tenperatura kontu handiz zaintzen dute produktuen kalitatea bermatzeko. Izen handiko ardoak ere badituzte salgai.

Dena den, estankoko ohiko produktuez gain, paper-dendako produktuak ere badituzte; agendak, koadernoak, boligrafoak, postalak, karterak … Opariak orohar.

Loteria denda ere bada. Bertan primitiva, quiniela… seilatzeko aukera izango duzu.


HISTORIA

Arantxa Landaribarrek darama 1918. urtean bere aitona Manuelek sortu zuen denda. Hasiera batean estankoko ohiko produktuez gain, dinamita, perdigoiak, haziak... denetarik zuten salgai.

Urteak aurrera, Arantxaren izebek hartu zuten Portalondo dendaren lekukoa; Martinak eta Karmenek, 1955. urtera arte. Urte horretatik  aurrera Angelitak, Arantxaren amak, eraman zuen dendako martxa.

1972an Arantxa eta bere senarra Kepa dira arduradunak. Pixkanaka estankoa berritzen eta produktu berriak sartzen joan badira ere, salto handiena 1989. urtean eman zuten. Bar Americano zenaren lokala erosi eta Portalondo estankoa handitu zutenean. Gaur egun, komertzio familiarra bada ere, 5 langileko taldea osatu du Arantxak Portalondo estankoa aurrera eramaten laguntzeko.


KONTAKTUAK

KOKAPENA
Google Map

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804