2017/12/18
Urumeako gida >Hezkuntza >Haur txokoak >Maritxu Haur txokoa
MARITXU HAUR TXOKOA (HERNANI)
Gabriel Zelaia plaza, 3 - Antziola auzoa 943 05 85 50
http://www.maritxuhaurtxoko.es/ maritxuhaurtxoko@hotmail.com
INFORMAZIOA


Haurrei eskeinitako dibertsio eta jolaserako espazioa.
Gure helburu nagusia haurrak familia giroan heztea da, haur txokoa beraien bigarren etxe bezala sentituz eta horrela, haur txokoa, erabateko gunea bilakatuz.
Beti, etxeko txikienen eta familien beharrak asetzeko prest.

Zerbitzua:

  • Haur txokoa: 0-3 urte. Gure profesionalen zaintzapean eta beraien laguntzaz, haurrak erlazionatu, jolastu, behatu, manipulatu, esperimentatu... egiten dute.
  • Ludoteka: 3-11 urte. Haurrek etxeko lanak egiteko, eskulanak egiteko eta adimen emozionala lantzeko aukera dute jolasa eta kirolaren bidez. Betiere, esperientzia alaitasunez eta gozamenez elkarbanatuz.
  • Eskolarako laguntza: zuen seme-alaben eskolarako joan-etorrian laguntza eskaintzen dugu. Laneko arrazoiak direla eta, egin ezin duten gurasoei egokitua.
    Batzuk, eskolara eraman aurretik, gosaltzeko aukera dute. Besteek, eskolatik etorri berritan, hemen meriendatzen dute eta gero, arratsalde atsegin bat pasatzeko aprobetxatzen dute margotzen, lanak egiten, jolasten...
  • Etxerako zaintzaileak: egunez nahiz gauez izateko aukerarekin.
  • Udalekuak Aste Santuan, eguberrietan eta udaran: oporrak ahalik eta hobekien pasatzen ahaleginduko gara. Eskulanak egiten, gure inguruak ezagutzen, jolas didaktikoak egiten eta adimen emozionala sustatzen. Eta hau guztia irrifarreak banatuz eta guztion artean gozatuz!
  • Haur masaje ikastaroa: haurrengan masajea estimulatzeko modu paregabea da. Haurren masajean erabiltzen diren teknikekin, haurraren nerbio sistema zentrala estimulatzen da eta gainera, haurraren lasaitzean laguntzen du. Haur masajea gurasoen eta haurren arteko maitasuna eta komunikazioa indartzeko modu bat da.
  • Aholkularitza psikopedagogikoa: Maritxu haur txokoko lan talde profesionala haurren garapena eta jarraipenaz arduratzen da. Urtero, haurraren egoera ebolutiboaz informazioa eskaintzen da, eta estimulazio jarraibideak ere ematen dira.
  • Adimen emozionalaren ikastaroak: adimen emozionala gure barruko eta kanpoko sentimenduak ezagutzeko gaitasuna da, motibatzeko eta emozioak kontrolatzen ikasteko. Bizitzako lehen urteetan haurrek garun plastikotasun handia dute eta berarengan ematen diren esperientzia eta ikaskuntza oso garrantzitsuak dira norberaren ezagutza eta afektibitate garapen egoki bat lortzeko.
  • Urtebetetze ospakizunak: Zure urtebetetze egunean ongi pasatzeko eta momentu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. 

Prezioa:

  • Haur txoko-haurtzaindegi zerbitzua (0-3 urte):
    - Astelehenetik ostiralera egunean 3 ordu arte: 180€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 4 ordu: 200€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 5 ordu: 250€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 6 ordu: 280€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 7 ordu: 300€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 8 ordu: 330€/hileko
  • Ludoteka zerbitzua (2-11 urte):
    - Astelehenetik ostiralera egunean ordu bat: 130€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 2 ordu: 210€/hileko
    - Astelehenetik ostiralera egunean 3 ordu: 250€/hileko

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 7:30 - 20:00.
Ikasturte osoan irekia.

 


HISTORIA


Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek eta Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariek egiten dugu lana. 0-10 urte bitarteko haurren arretan esperientzia handia dugu.


>>Eskaintzak
  • Haurraren bigarren etxea

    Haur txokoa, ludoteka, eskolarako laguntza, etxerako zaintzaileak, udalekuak, haur masaje ikastaroa, aholkularitza psikopedagogikoa, adimen emozionalaren ikastaroak eta urtebetetze ospakizunak. Ikasturte osoan irekia. Astelehenetik ostiralera, 7:30 - 20:00.


KONTAKTUAK
KOKAPENA
Google Map

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894