'Sugearen bidea' dantza saioetan izena emateko epea, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

'katapulta.org' web orriko bideo bateko irudia.

Nuta espazioko Arantza Iglesiasek eskainiko ditu saioak, Txirrita eskolako aretoan.

Ereñotzuko auzo Udalak sei eguneko ikastaroa antolatu du. Nuta espazioko Arantza Iglesiasek eskainiko ditu saioak, Txirrita eskolako aretoan. Ikastaroak 'Sugearen bidea' du izena eta afrikar dantzetan oinarritzen da, «zure gorputza indartzeko, gozatzeko eta zabaltzeko».

Maiatzaren 15etik aurrera izango da tailerra, eta sei saio izango dira guztira. Asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitartean izango dira saioak. Interesa duenak, bihar arte izango du izena emateko aukera, Ereñotzuko Auzo Udalean bertan, edota Auzo Udalaren atarian (ereinotzu.eus). 

Ikastaroan parte hartu ahal izateko, izena emateaz gain, 35,65 euroko kuota ordaindu beharko dute interesdunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!