Atsolorra egingo diete bihar, 2023an jaiotako haur ereñotzuarrei

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 27a, 00:00

Ereñotzuko haur bat eta bere ama, iazko Atsolorrean, esku-marka egiten.

Musika, merienda eta bertsoak izango dira, 17:00etan Auzo Udaleko aretoan.

Urteroko ohiturari jarraituz, bi­har egingo dute Atsolorra, 2023an jaiotako haur ereñotzuarrei ongietorria emateko. Auzo Udaleko aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Ohi bezala, jaioberriei eta gurasoei eskainitako festa xumea egingo dute, auzotar guztiei irekia, denen artean babesa erakusteko. Musika eta bertsoak izango dira, eta baita merienda ere. Aldibereko itzulpena egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!