Urteko batzarra ospatuko dute gaur goizean ereñotzuarrek, Ur Mia solas elkartean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 14a, 00:00

Elkartean bertan izango da batzarra, gaur.

Batzarraz gain, elkartekoek jakinarazi dute maiatzaren 4an egingo den urteko bazkarirako izenemate epea irekita dagoela apirilaren 30era arte.

Ur-mia solas elkarteak gaur ospatuko du 2023-2024 aldiko urteko batzarra. Lehenengo deialdia izango da goizeko 10:00etan, eta bigarrena, berriz, 10:30etan, elkartean bertan. 

Elkartekoek bide batez, jakinarazi dute, maiatzaren 4an izango den urteko bazkarirako izena emateko epea irekita dagoela, eta aukera hori egongo da apirilaren 30era arte, elkartean bertan edo 688 609 552 telefonora deituta.

Azkenik, elkarteak gonbidapena egiten die auzotarrei, eta bereziki, auzotar berriei, elkarteko bazkide egiteko. Horretarako 688 609 552 telefonora deitu, edota edozein bazkideren bidez, juntako kideren batengana bertaratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!